AP-8ko Zestoa-Zumaia lotunearen sarbidea itxiko dute bihar, Donostiarako noranzkoan

Intza Trula api 16, 17:00 Azkoitia

Zorua berritzeko zenbait lan direla medio itxiko dute sarbidea asteazkeneko 21:30etik osteguneko 04:30era bitartean. Irteera, aldiz, zabalik egongo da.

Azkoitiko Udalak errenta aitorpena euskaraz egitera animatu ditu herritarrak

Intza Trula api 16, 12:15 Azkoitia

Iaz, Azkoitian, 2.193 herritarrek egin zuten errenta aitorpena euskaraz –egindako guztien %35–. Udalaren esanetan, helburua urtez urte kopurua gainditzen joatea da, "euskarari bide berriak zabalduz eta administrazioaren euskalduntzea sustatuz".

Azkoitiko plaza, Azkoitia
Kontzejupen, Azkoitia
Elkargunea, Azkoitia