Zerber, Cordonnier eta Burruntzik jaso dute Bai Euskarari Ziurtagiria

  Euskara  Azkoitia

Zerber, Cordonnier eta Burruntzik jaso dute Bai Euskarari Ziurtagiria

Udalak 2006tik sustatzen du Bai Euskarari Ziurtagiria, euskararen aldeko urratsa ematen duten merkataritza eta ostalaritza establezimenduak akreditatuz. Aurten, merezimendu hau hiru enpresek jaso dute. Alegia, Zerber burdindegiak, Cordonnier oinetako konponketa dendak eta Burruntzi arkitektura estudioak.

Maite Elias: "Gaiak horren gertu ukitzen zaituenean mimo bereziz egiten duzu lan"

  Euskara  Azkoitia

Maite Elias: "Gaiak horren gertu ukitzen zaituenean mimo bereziz egiten duzu lan"

Maite Elias Uria azkoitiar disenaitzaile grafikoak landu du aurtengo Euskarak 365 Egun irudia. Urteetan aritu izan da agentzia eta estudioetan lan egiten, eta egun, bere kontura aritzen da freelance moduan. Bere lan gehienek brandingarekin dute zerikusia, hau da, markarekin eta horren inguruko irudia sortzearekin. Azkoitian, adibidez, honako marka hauek landu ditu: Latz taberna, Uhaitz kafetegia, Aldako informatika denda eta Zaittu fisioterapia zentroa, besteak beste.

Sarean irakurgai azaroko Maxixatzen

  Euskara  Azkoitia

Sarean irakurgai azaroko Maxixatzen

Azaroaren 6an herriko bazkide guztiei banatu genien aldizkaria, eta gaurtik aurrera herritar guztien eskura izango da Maxixatzenen azaroko aldizkaria. Hemen duzue lotura aldizkari osoa deskargatzeko eta irakurtzeko. Gogoratu, aldizkaria etxean jaso nahi izanez gero, datu pertsonalak eta kontu zenbaki bat behar ditugula. Hemen duzue BAZKIDE egiteko aukera.

Kalean da Maxixatzenen abenduko alea!

  Euskara  Azkoitia

Kalean da Maxixatzenen abenduko alea!

Euskarak 365 egun egon behar duelako, gaur, hilak 4, jasoko duzue etxean Maxixatzenen ale berria. Oraingoan, herriko gazte lokaletara goaz, etorri nahi? Txanpaña lokala, gure abenduko azalean!! Aldizkaria etxean jasotzeko, egin zaitez bazkide.

Azkoititik 1.950 euro bideratu da euskalgintzara

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

12.000 etxe baino gehiagotan hartu dute Errigoraren saskia, eta horrenbestez, 157.000 euro eman dizkiete Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari. Azkoitian, guztira, 39 saski banatu dituzte: hamazazpi Maxixatzenek eta 22 AEKk. Beraz, denera, 1.950 euro bidali dute euskalgintzara.

Euskararen Eguneko Manifestua (segidilla doinuan abestua)

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Euskararen Eguneko Manifestua (segidilla doinuan abestua)

Joan den azaroaren 25ean bete ziren ehun urte Albert Einstein fisikariak erlatibitatearen teoria orokorra argitaratu zuenetik. Ordura arte balio finkotzat hartzen ziren espazioa eta denbora, eta balio erlatiboak izango ziren harrez gero; horiek neurtzen dituenaren araberakoak, nolabait esateko.

"AzkoitiAko Udala" aparkaleku tiketetan?

  Euskara  Azkoitia

"AzkoitiAko Udala" aparkaleku tiketetan?

Atzo arratsaldean autoa Plaza Berrin utzi zuen gazte batek, honako argazki hau bidali dio Maxixatzeni, "AzkoitiAko Udala" euskaraz oker idatzita dagoela ohartu delako.

Azkoitiko AEKko beteranook, euskaraz bizi nahi dugu

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Azkoitiko AEKko beteranook, euskaraz bizi nahi dugu

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, idazlana egitea proposatu digu irakasleak. Geure buruari galdera ugari egin eta gaiaz luze hitz egin ondoren, iritzi ezberdinak ditugula ohartu gara.

Abenduaren 3an Herriko plazan Euskararen Nazioarteko Eguna

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Abenduaren 3an Herriko plazan Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskararen egunerako hainbat ekintza antolatu ditugu herriko eragile ezberdinekin elkarlanean. Hona hemen egitaraua osorik:

Euskararen eguna, Floreaga Ikastetxean

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Euskararen eguna, Floreaga Ikastetxean

Abenduaren 3an, ostegunean,  Nazioarteko Euskararen Eguna izanik, hainbat ekintza izango dira Floreaga Ikastetxean egun berezi hori ospatzeko.

Eskola kirola euskaraz datorren zapatuan

  Euskara  Azkoitia

Eskola kirola euskaraz datorren zapatuan

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna denez, Eskola Kirola programaren barruan kirola ere euskaraz bizitzeko aldarria zabalduko dute datorren zapatuan.

AEKren ZOZKETA

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

AEKren ZOZKETA

San Andres eguna iristear da eta aurten ere kalean izango gara! Orain arte txosna ipini izan dugu, baina aurten, honen ordez zozketa bat antolatu dugu. Parte hartu eta Azkoitiko AEKri lagundu nahi diozue? Azalduko dizuegu nola den zozketa:

800 baietz!

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

800 baietz!

Maxixatzenen Euskaldunon Elkarteak bazkide berriak lortu nahi ditu urtea amaitu aurretik. Oraingoz, 580 bazkide ditugu, eta helburua argia da: 800 baietz!. Hori dela eta, azaroaren 21etik azaroaren 28ra bitartean, bazkidetza kanpainan murgilduko gara. Bazkide egin ahal izateko mahaia jarriko dugu kalean astean zehar, egun eta toki desberdinetan: