Aste honetako enplegu eskaintzak Urolanpresten bitartez
Eskualdeko enplegu eta prestakuntza buletina

Azkoitia

Urolanprestek, Urola Erdiko enplegu eragileen eskaintza bateratua eta eguneratua aurkitzeko erreferentziazko topaguneak, Enplegu Zentroan azken astean jaso dituen eskaintzak batzen dituen bilduma egin du.

Ekintzaileei zuzendutako bi tailer antolatu ditu Iraurgi Berritzenek

Azkoitia

Ikastaroetako batean enpresek Ogasunarekiko dituzten betebeharrak zein diren irakatsiko dute, baita hiruhileko aitorpenak nola egiten diren ere. Horrez gain, ekintzaileek Gizarte Segurantzarekiko dituzten estaldurak ezagutuko dituzte. Bigarren ikastaroan, aldiz, enpresak ezagutarazteko eta promozionatzeko doako erremintak erabiltzen irakatsiko du Iraurgi Berritzenek. Ikastaroak martxoan hasiko dira, eta izen-ematea zabalik dago.