Negu gorriak kolpe gordinak jo ohi ditu, eta ez bakarrik eguraldia edo argi falta laguntzaile izaten duen astinaldi kaltegarrietan. Negu ilunean kukutzen da askotan Herio, eta hainbat lagun eramaten dizkigu urtero gure ondotik. Hark bisitatzen gaituenean, ez da koplatarako gogorik gelditzen. Hain zuzen, Santa Ageda eskearen bezperan hil zen Juan Karlos Merino idazlea, kantuko makila hotsak bedatseko bizi berriari dei egiten dion eguna baino lehentxeago. Maxixatzenen lagun, lankide eta gogaide aparta izan dugu Juan Karlos gure elkartearen historia osoan, hainbat eratako lanetarako eskaerei baiezkoa eman diena beti. Ez dauzkagu ahazteko haren samurtasuna, euskararen aldeko kemena, ideia biziak eta izaera eskuzabala. Heriotzaren ondorengo egunetan haren omenez argitaratu diren mezu eta artikuluak dira horren guztiaren erakusgarri nabarmen. Maxixatzeneko kideok gure esker ona erakutsi nahi diogu nolabait haren memoriari, hura maite duten guztiekin bat eginez; hark idatzitako ipuin luze eder bat erabiliko dugu horretarako. Martxoan hasita, "Beste bizitza batean" izeneko ipuina atalka argitaratuko dugu Webarruen ostiralero. Orain urte batzuk, halaxe argitaratu genuen ipuin hori bera Interneteko gure leihoa lehenengo aldiz zabaldu orduko. Haren testu harrigarriak irakurriz, aurrerantzean ere gugan biziko da Juan Karlos, irribarrerik zabalenarekin; hori bai, beste bizitza batean.
Beste bizitza batean -11-

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2017 mai 19 Azkoitia

Laster abisatu zien historialari, antropologoei eta hainbat erakundetako ikertzaileei. Eta denek egiaztatu zuten aurkikuntza paregabea zela. Horrela, indusketei buruzko ikerkuntzak aurrera egin ahala, kasuak gero eta oihartzun handiagoa hartu zuen mundu osoan, eta mundu osoko psikiatria arloko adituak etorri ziren ni ezagutzera.

Beste bizitza batean -10-

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2017 mai 12 Azkoitia

Baina nik ez nuen etsi. Ezin nuen berezko etorria eragotzi. Amore eman gabe segitu nuen kontatzen gure baserri zahar hartako bizimodua. Orduan, familia osoa hasi zen gaixotzen, nire erruz. Ez zen gir…
Beste bizitza batean -9-

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2017 mai 05 Azkoitia

Hurrengo hilabeteetan, hamaika medikuk eta adituk ikusi ninduten; dena alferrik. Hori bai, denak ados zeuden diagnostikoarekin, eta adierazi zuten horrelako kasurik sekula ez zutela ezagutu. -Ez dir…
Beste bizitza batean -8-

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2017 api 28 Azkoitia

Hurrengo egunean aita-amek medikuari deitu zioten. Sukarrak jota nengoen. Gertatuaz ezer ziur jakin ezinik, ohean sartu ninduten familiako sendagilearen aholkuari jarraituz. Ohean nengoela, den-dena …
Beste bizitza batean -7-

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2017 api 21 Azkoitia

-Zer da, aita? -Bukatu al duzu eskolarako istorioa idazten? -Ez. Gutxi falta zait. Bihar bukatuko dut. -Eta noiz irakurri behar duzue eskolan?
Beste bizitza batean -6-

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2017 api 14 Azkoitia

Udaberria zen, basoa loretan zegoen, eta haizeak loreen usaina ekarri zuen atetik. Eguzkiak gure itzalak luzatu zituen, eta su gainera erori ziren, ur-putzuan pikuak erortzen diren bezala. Sua lilura…
Beste bizitza batean -5-

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2017 api 07 Azkoitia

Oker ez banago, zortzi urteko mutikoa nintzela, marrazki bizidunak ikustea gogoko nuen. Herriko mutil askok bezalako bizimodua nuen: gehienetan etxetik eskolara eta eskolatik etxera.
Beste bizitza batean -4-

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2017 mar 31 Azkoitia

Aitak, aizkorak, zorroak eta labanak pasatu zizkidan. Gero, bi gizonen artean hartu zuten gorpua, eta bizkarrera eraman zuen osabak. Errekara abiatu zen gero, kontu handiz. Ni aitarekin geratu nintze…
Beste bizitza batean -3-

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2017 mar 24 Azkoitia

Heldu ginenez geroztik hantxe bizi ginen, baso erdian, muino bateko zirrikitu ilun ospel batean. Hantxe zegoen, izan ere, gure bizitoki berria; edo zaharra, aita-amek ziotenaren arabera. Muino handia…
Beste bizitza batean -2-

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2017 mar 17 Azkoitia

Gogoan dut bazeudela hamabi eserleku ere, guztiak hiru hankadunak, gure neurrira eginak, gutako txikienetik handienera. Beste mahai txiki borobil bat ere bazen, enbor beretik ateratakoa, eta lurrean …
Beste bizitza batean -1-

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2017 mar 10 Azkoitia

-Kontatuko al didazu berriz, aita? -Ezta pentsatu ere! Nekatuta nago, eta oso berandu da. -Mesedez, aita, mesedez! Beste behin bakarrik.