Euskararen erabilera datuen inguruko informazio guztia honako atal berezi honetan bilduko du UKTk.
Euskararen kale erabilera datuak aurkeztuko dituzte ostiralean

Julene Frantzesena 2022 aza 28 Azkoitia

Soziolingustika Klusterrak egin du hizkuntzen kale erabileraren neurketa, eta hain zuzen, ikerketaren emaitzak plazaratuko dituzte ostiralean Elkargunean (18:30). Ostiralean, bestalde, Euskararen Eguneko ekitaldia egingo dute ikasleek plazan, eta zapatuan, Sonakay taldearen emanaldia izango da Baztartxon.