Hemen aurkituko dituzu 2019ko apirilaren 28ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeen harira sortuko diren edukiak.
EAJk irabazi ditu Espainiako Gorteetako hauteskundeak Azkoitian

Azkoitia

EAJk irabazi ditu Azkoitian Espainiako Gorteetako Hauteskundeak. 2.524 boto jaso ditu alderdi jeltzaleak, 1.780 EH Bilduk, 799 Unidas Podemosek, 766 PSE-EEk eta 148 PPk. Parte hartzea handia izan da; 2016an baino 11 puntu altuagoa izan dute gaurko hauteskundeek.