Taldez Talde egitasmoa hasiko da igandean, Kontzejupean

Ane Olaizola 2024ko ots. 28a, 09:57
Taldez Talderen iazko emanaldi bat.

Euskal dantza eta musika tresnen saioak irekiko du egitasmoaren 13. edizioa, eta banden eta abesbatzen emanaldiek osatuko dute egitaraua.

Bizkargi musika eta dantza eskolak antolatuta, igandean Taldez Talde egitasmoaren 23. edizioa hasiko da, eta ohi bezala, datozen hiru asteetan askotariko emanaldiek girotuko dute Kontzejupea.

Igandean, aurreneko saioan, euskal dantzak eta musika tresnak izango dira protagonista; hurrengo astean, martxoaren 10ean, Azkoitiko Musika Bandak eta Bizkargi Banda Gazteak eskainiko dute kontzertua; martxoaren 17an, berriz, Bizkargi eta Iraurgi abesbatzek itxiko dute egitasmoa. Kontzertu guztiak 12:30ean hasiko dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide