100.000 euro zertan erabili erabakitzeko, bigarren bilera egin dute

Ane Olaizola 2024ko ots. 27a, 16:35

Udal teknikariek orain arteko proposamenak kontrastatu ondoren, prozesuan parte hartzen ari diren herritarrak 10-12 egitasmo dituzte egun esku artean.

Udalak hasia du aurtengo aurrekontuetan txertatzeko 100.000 euro zertara bideratu herritarrekin erabakitzeko prozesua, eta atzo arratsaldean bigarren bilera egin zuten. Hainbat herritar elkartu ziren Elkargunean egin zuten bigarren saioan, eta esku artean dituzten proposamenak zehaztu nahian aritu ziren, udal teknikariek ordura arte jasotako ekarpenak kontrastatu ondoren.

Hasiera batean, herritarren proposamen guztietatik bost erabakitzekoak ziren atzo, hurrengo hilean horietatik hiru aukeratzeko. Dena den, udalak aldatu egin du prozesuaren planteamendua, eta egitasmoan parte hartzen ari den taldea gaur-gaurkoz 10-12 egitasmoren gainean lanean ari dela azaldu du. Dena den, proiektu oraindik guztiz zehaztu gabe daudela azaldu du erakundeak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide