Zuhaitzak landatuko dituzte igandean Munoaundin

Iraia Oteiza 2024ko ots. 27a, 11:56

09:30ean elkartuko dira Abaraxka aterpetxearen parean eta handik ekingo diote Munoaundirako bideari. Urola Bizirikek herritar oro gonbidatu du landaketan parte hartzera, bereziki haurrak dituzten familiak. Lanak amaitu ostean, mokadutxo bat egiteko aukera izango da.

Iganderako, martxoaren 3rako, zuhaitzak landatzeko irteera antolatu du Urola Bizirik taldeak Munoaundira. Landaketak egiteko sasoi betean, bertako basoak bermatzeko egingo duten beste ekintzetako bat izango da igandekoa. Taldeak kudeatzen dituen haztegietatik datozen zuhaitzak izango dira landatuko dituztenak, besteak beste, haritzak, arteak, artelatzak, hurritzak edota gaztainondoak. Igandekoa taldeak egingo duen hirugarren landaketa izango da, eta jakinarazi du litekeena dela egingo duen azkena izatea.

Azkoitiko Abaraxka aterpetxearen aurrean elkartuko dira igandean, 09:30ean, eta handik Munoaundirako bideari ekingo diote. Urola Bizirik taldeak herritar oro gonbidatu du ekimenean parte hartzera, bereziki haur txikiak dituzten familiak, landatuko dituzten zuhaitzetako batzuk altuera txikikoak izango direlako. Lanak amaitu ostean, mokadutxo bat egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Eguraldi txarra eginez gero, irteera atzeratu egingo litzateke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide