Haurrei zuzendutako idazketa tailerra egingo dute liburutegian, Miru Sorginaren eskutik

Iraia Oteiza 2024ko ots. 9a, 10:46
Miru Sorgina ipuin kontalaria.

Otsailaren 21ean egingo dute tailerra eta 5 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo da. Parte hartu nahi dutenek otsailaren 20a baino lehen eman beharko dute izena.

Asmatu dezagun ipuin bat izeneko idazketa tailerra antolatu dute otsailaren 21erako, asteazkena, Aizkibel liburutegian. HH5etik LH3ra bitarteko ikasleei zuzendutako tailerra izango da, hau da, 5 urtetik 8 urtera bitarteko haurrentzat. Bertaratzen direnek, Miru Sorgina ipuin kontalariarekin batera ipuin bat idazteko aukera izango dute.

Bi txandatan egingo dituzte idazketa saioak: 17:30etik 18:30era lehena, eta 18:45etik 19:45era bigarrena. Bi txanda horietako batean parte hartu nahi duten haurrek izena eman beharko dute otsailaren 20a baino lehen. Izen-ematea liburutegian bertan edo 943-85 08 98 telefonora deituta egin beharko dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide