23. Korrika

Korrika antolatzen hasteko lehen batzordea egin dute

Iraia Oteiza 2024ko urt. 25a, 12:16
Korrika Batzordearen lehen bilera. (AEK)

Herriko zenbait eragile elkartu ziren atzo Elkarguneko Altzibar gelan 23. Korrika antolatzen hasteko. "Bilera eraginkorra" izan zela adierazi dute elkartu zirenek.

Korrika Batzordeak atzo, asteazkena, egin zuen 23. Korrika antolatzen hasteko lehen bilera. Korrikaren inguruko hainbat xehetasun aurkeztu zituzten Azkoitiko AEK-ko kideek, eta Korrikak herrian egingo duen ibilbidea eta ordutegia izan zituzten hizpide. AEK-ko kideek jakinarazi dutenez, jende berria agertu zen bilerara eta "lanerako gogo handiarekin" ekin zioten antolaketari. Orokorrean, "bilera eraginkorra" izan zela adierazi dute elkartu zirenek. Xehetasunak aurrerago ezagutaraziko dituzte.

Martxoaren 14tik 24ra ospatuko da 23. Korrika, Harro herri lelopean, Irundik (Gipuzkoa) Baionara. Azkoitira martxoaren 20an, asteazkena, iritsiko da, goizeko 05:26 inguruan. Azpeititik barna ailegatuko da oraingoan euskararen aldeko martxa, eta Elosutik irtengo da Bergararantz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide