'Landa aldeko neskak' liburua aztertuko du bihar Azkoitiko Irakurle Taldeak

Iraia Oteiza 2024ko urt. 22a, 11:57
Irakurle Taldearen saio bateko irudia. (Azkoitiko Irakurle Taldea)

Gema Lopez Las Herasek itzulitako liburua da 'Landa aldeko neskak' (Erein), Edna O'Brien idazle irlandarraren 'The Country Girls' liburuaren itzulpen lana. Saioa 19:00etan hasiko da Elkarguneko Oteiza aretoan.

Gema Lopez Las Heras idazle azkoitiarrak itzulitako Landa aldeko neskak (Erein) liburua izango dute hizpide bihar Azkoitiko Irakurle Taldeko kideek, 19:00etan Elkarguneko Oteiza aretoan. Edna O'Brien idazle irlandarraren The Country Girls liburuaren itzulpen lana da Lopez Las Herasen liburua. Iñigo Aranbarri idazle azkoitiarrak egingo ditu dinamizatzaile lanak.

Azkoitiko Irakurle Taldean parte hartzeko edota egitasmoaren inguruko informazio gehiago jasotzeko, azkoitikoirakurletaldea@gmail.com helbidera idatz dezakete herritarrek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide