Hiru film eskainiko dituzte datozen egunetan Baztartxon

Ane Olaizola 2024ko urt. 17a, 09:00
'Perfect days' filma.

Yo, capitán igande eta astelehen iluntzean ikusi ahal izango da; haurrentzako Migrazioa. Bidai ahatezina euskarazko filma, berriz, igande arratsaldean; eta Perfect days astearteko zineforum saioan botako dute.

Igandetik asteartera bitartean hiru film ikusteko aukera izango da Baztartxo antzokian: Yo, capitán, Migrazioa. Bidai ahatezina eta Perfect days.

Larunbatean ez da zine emanaldirik izango, Cenny Caleroren dantza eskolako kideen emanaldia izango delako antzokian. Hori hala, umeei zuzendutako Migrazioa. Bidai ahatezina euskarazko filmarekin hasiko dute asteburuko zine programazioa igande arratsaldean, 17:00etan. Ondoren, 19:30ean, Yo, capitán filma eskainiko dute, eta hurrengo egunean ere ikusi ahal izango da film hori, 20:00etan hasita.

Azkenik, Perfect days astearteko zineforum saioan botako dute, 20:00etan hasita.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide