Balio anitzeko bi peoi, administraria eta Gizarte Langilea kontratatuko ditu udalak

Ane Olaizola 2023ko abe. 1a, 11:24

Lanbidek diruz lagunduta kontratatuko ditu udalak lau langile, eta interesa dutenek abenduaren 5a baino lehen eman dezakete izena. 

Azkoitiko Udalak balio anitzeko bi peoi, administraria eta Gizarte Langilea kontratatzeko lan eskaintza zabaldu du, Lanbidek diruz lagunduta. Peoi baten lanpostua hiru hilabetekoa izango da, eta gainontzeko postuek sei hilabete iraungo dute. Interesa dutenek abenduaren 5a baino lehen eman dezakete izena, Lanbiden. 

Lanpostuen baldintzak eta xehetasun gehiago, berriz, hemen kontsulta daitezke. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide