Ana Larrañaga izan da Super Asteko sariduna

Aitziber Arzallus 2023ko aza. 26a, 11:32
Ana Larrañaga, atzo goizean. (Utzitakoa)

Beatriz Pozo dekorazio dendan egindako erosketa batean, 500 euroko erosketa bonua egokitu zitzaion Larrañagari, eta atzo goizean gastatu zuen herriko saltoki txikietan.

Ana Larrañaga izan da Herrixen merkatarien elkartearen Super Astea kanpainaren sariduna. Joan den astean Beatriz Pozo dekorazio dendan egin zuen erosketa batean egokitu zitzaion saria Larrañagari: 500 euroko erosketa bonua herriko denda txikietan gastatzeko. Atzo goizean gastatu zuen erosketa txartela.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide