Inaziotar Bideak lotzen dituen udalen arteko lankidetza aukerak aztertzeko bilera egin dute

Ihintza Elustondo 2023ko aza. 24a, 14:31
Manresako eta Azkoitiko udaletako nahiz Iraurgi Berritzeneko ordezkariak. (Azkoitiko Udala)

Inaziotar Bideak lotzen dituen herrietako udalekin lan bilerak egiten ari dira egunotan Manresako Udaleko ordezkariak, eta gaur Azkoitian izan dira. Elkarlanean sakontzea adostu dute bi udaletako agintariek.

Manresako (Katalunia) Udaleko ordezkariak Azkoitian izan dira, Joan Vila Marta alkateordea buru zutela. Inaziotar Bideak lotzen dituen herrietako udalekin lan bilerak egiten ari dira egun hauetan, eta Ana Azkoitia alkatearekin nahiz Juan Bautista Mendizabal Ondare eta Turismo zinegotziarekin bildu dira.

Lan bileran Inaziotar Bideko udalen arteko lankidetza aukerak izan dituzte hizpide, turismo arloan eta beste zenbaitetan, jakintza eta esperientziak partekatutz, eta elkarlan esparruak zabaltzea ahalbidetuko luketen tresna posibleak jorratuz. Agintaldiko lehen hartu-eman horren ostean, Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, elkarlanean sakontzen jarraitzea adostu dute bi udaletako agintariek, Inaziotar Bideko gainontzeko udalekin batera sarean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide