Bi kamioik elkar jo dute Aizpurutxo parean, eta eragina izan du trafikoan

Ane Olaizola 2023ko aza. 20a, 17:33

15:00 aldean gertatu da istripua, baina ez da inor zauritu. Ondorioz, errepidea erabat itxita egon da, baina dagoeneko ireki dute. Dena den, eguraldia tarteko, motel doa trafikoa. 

Azkoitia eta Zumarragako arteko GI-631 errepidean bi kamioik talka egin dute Aizpurutxo parean.

Ertzaintzak azaldu duenez, 15:00 aldean gertatu da istripua Zumarragarako norabidean, baina ez da inor zauritu. Ezbeharraren eraginez, errepidea erabat itxita egon da. Ondoren, errei bat ireki dute, eta Ertzaintza txandaka aritu da zirkulazioa bideratzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide