Herriko saltokietan erosten dutenen artean 500 euroko saria zozkatuko du Herrixenek

Intza Trula 2023ko aza. 20a, 15:51
Bi pertsona erosketak egiten. (Hitza)

Herrixen merkatari elkarteak antolatutako Super Astea ostiralera arte egongo da martxan Azkoitian. 500 euroko erosketa bono baten zozketan sartuko dira gaurtik ostiralera bitartean herriko saltokietan erosketa bat egiten duten herritarrak.

Super Astea hasi da gaur Azkoitian: Herrixen merkatari elkarteak antolatutako egitasmoa. Gaurtik ostiralera bitartean herriko saltokietan erosketak egiten dituzten herritarrak 500 euroko erosketa bono baten zozketan sartuko dira. 

Antolatzaileek azaldu dutenez saria larunbat goizean erabili beharko da, gutxienez herriko hiru saltoki ezberdinetan. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide