'To bird or not to bird' filmak Alcine 52 film laburren lehiaketako Musika Original Onenaren saria irabazi du

Iraia Oteiza 2023ko aza. 11a, 12:56

Joseba Beristain musikari azkoitiarra arduratu da To bird or not to bird film laburrari musika jartzeaz.

Joseba Beristain musikari azkoitiarraren lana saritua izan da beste behin. To bird or not to bird film laburrak  Musika Original Onenaren saria irabazi du Alcine 52 film laburren lehiaketan, eta Beristain arduratu da film labur horren musika konposatzeaz.

Alcala de Henareseko (Madril) Udalak eta Madrilgo Erkidegoak antolatutako jaialdia da Alcine 52, eta atzo ezagutarazi zituzten film irabazleak. Azkoitiarrak parte hartu duen To bird or not to bird film laburrak, Musika Original Onenaren sariaz gain, Animazio Onenaren saria ere irabazi du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide