Euskararen inguruko azken epaiez EAJren udal taldeak landutako adierazpena aztertuko dute udalbatzarrean

Aitziber Arzallus 2023ko urr. 24a, 12:28

Ohiko udalbatzarra egingo dute bihar, 18:00ean, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, 2023 ekitaldiko udal langileen ordainsarien igoera gehigarriari onespena emango diote

Azkoitiko udalbatzak ohiko udal bilkura egingo du bihar, 18:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Erabaki beharreko zortzi puntu zerrendatu dituzte; honako hauek:

  1. Aurreko bilkuretako akten onespena, hala badagokio.
  2. Azkoitiko Udaleko hautatuen ordainsari eta dedikazioen aldaketaren onespena.
  3. 2023ko Udaleko Aurrekontua Gauzatzeko Udal Arauaren aldaketaren hasierako onespena. 
  4. 2023 ekitaldiko udal langileen ordainsarien igoera gehigarriaren onespena.
  5. Kreditu gehigarri bidez kredituak aldatzeko 5 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.
  6. EAJren udal taldeak aurkeztutako adierazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak euskararen harira eman berri duen epaia dela eta.
  7. Aurrekontuari buruzko informazioa.
  8. Galde-erreguak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide