Errioxara egun pasa egin dute jubilatuek

Ane Olaizola 2023ko urr. 21a, 13:21
Joan den asteazkeneko irteera. (Plaza Ondo)

Dozenaka jubilatuk parte hartu zuten joan zen asteazkeneko irteeran, eta horiek Logroño eta Briones bisitatu zituzten. 

Errioxan (Espainia) izan ziren Plaza Ondo jubilatuen elkarteko dozenaka kide joan den asteazkenean, hilaren 18an. Jubilatuek Logroño eta Briones bisitatu zituzten, eta giro ederrean igaro zuten eguna. Hain zuzen, hamarretakoa egin zuten Brionesen, eta ondoren, bazkaria izan zuten Errioxako hiriburuan. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide