Liburutegiak hilero antolatuko ditu umeei zuzendutako ekintzak

Ane Olaizola 2023ko urr. 6a, 14:59
Ipuin kontaketa saio bat, iaz, liburutegian.

Urritik maiatzera bitartean, 5 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako saioak izango dira liburutegian, hala nola ipuin kontaketak, zientzia tailerrak, idazketa lantegiak eta itzal-argien tailerrak. 

Aizkibel liburutegiak jakinarazi du haurrei zuzendutako eskaintza zabalduko dutela ikasturte honetan, eta hori hala, urritik maiatzera bitartean, hilabetero antolatuko dituzte haiei zuzendutako saioak, hala nola ipuin kontaketak, zientzia tailerrak, idazketa lantegiak eta itzal-argien tailerrak. Liburutegiaren helburua da haurrek "gozatuz eta entretenituz" ikastea. 

Ekintzak 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutakoak izango dira, eta liburutegiak aldiro jakinaraziko ditu jarduera bakoitzaren datak eta orduak. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide