Gipuzkoako ETE saria irabazi du Xubi Engranajes enpresak

Ane Olaizola 2023ko ira. 29a, 14:22
Xubi Engranajesen lantokietako bat. (Xubi Engranajes)

Espainiako Merkataritza Ganberak eta Santander bankuak sustatzen dute saria, eta industria sektorean aritzen den Azkoitiko lantegiaren honako alderdi hauek aitortu ditu epaimahaiak: "Enplegua sortzeko" egindako ekarpena, nazioartera egindako esportazioen "ehuneko handia" eta "etengabeko berrikuntza". 2023ko Espainiako Saria lortzeko bidean da orain enpresa.

Espainiako Merkataritza Ganberak eta Santander bankuak sustatzen duten 2023ko Gipuzkoako ETE saria irabazi du Xubi Engranajes Azkoitiko enpresak. ETEek (enpresa txiki eta ertainek) gizarteari eta ekonomiari egiten dieten ekarpenean "funtsezkoak diren alderdiak" aintzat hartzen ditu sariak, hala nola, enplegua sortzea, talentuaren prestakuntza eta berrikuntza. Bide horretan, epaimahaiak "bereziki" kontuan hartu du lantegiak "enplegua sortzeko" egin duen ekarpena, nazioarteko merkatura egindako esportazioen "ehuneko handia" —salmenten %78— eta haren "etengabeko berrikuntza".

Espainiako Merkataritza Ganberak eta Santander bankuak urtero banatzen ditu ETE sariak, eta industria sektorean aritzen den Azkoitiko lantegiak —engranajeak ekoizten ditu— atzo, ostegunez, jaso zuen saria. Gipuzkoako titulua eskuratuta, 2023ko Espainiako Saria eskuratzeko bidean da orain enpresa. Datorren urteko aurreneko hiruhilekoan emango dute saridunaren berri, Madrilen egingo duten ekitaldi batean. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide