Hamabi film emango dituzte urrian Baztartxo antzokian

Iraia Oteiza 2023ko urr. 1a, 09:00
Barbie filmeko irudi bat. (Sensacine)

Helduentzako eta haurrentzako bosna film, eta bi zineforum saio eskainiko dituzte hilabete honetan Baztartxo antzokian.

Baztartxo antzokiko arduradunek ezagutarazi dute urrian herriko antzokian izango diren film guztien zerrenda. Guztira, hamabi film ikusteko aukera izango da Baztartxon: helduentzako bost film komertzial, haurrentzako beste bost film, eta bi zineforum saio.

Asteburu honetan, La voz del sol eta haurrentzako Vampiro al rescate filmak izango dira ikusgai. Bi film horiez gain, helduentzako Golpe de suerte, Misterio de Venecia, La ternura eta Mi otro Jon emango dituzte datozen lau asteetan Baztartxon. Haurrek, berriz, Barbie, Abentura erraldoia, El osito Boom eta El colegio de los animales magicos 2 filmak ikusi ahal izango dituzte antzokian. Era berean, bi zineforum saio ere izango dira urrian zehar, El sol del futuro hilaren 3an, eta Godland urriaren 24an, hain zuzen ere.

Hona hemen urriko filmen egutegia:

  • Urriak 1 eta 2: La voz del sol helduentzako filma.
  • Urriak 1: Vampiro al rescate haurrentzako filma. 
  • Urriak 3: El sol del futuro filmaren zineforum saioa. 
  • Urriak 8 eta 9: Golpe de suerte helduentzako filma.
  • Urriak 8: Barbie haurrentzako filma.
  • Urriak 14, 15 eta 16: Misterio de Venecia helduentzako filma.
  • Urriak 15: Abentura erraldoia haurrentzako filma.
  • Urriak 22 eta 23: La ternura helduentzako filma.
  • Urriak 22: El osito Boom haurrentzako filma.
  • Urriak 24: Godland filmaren zineforum saioa.
  • Urriak 28, 29 eta 30: Mi otro Jon helduentzako filma.
  • Urriak 29: El colegio de los animales magicos 2 haurrentzako filma.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide