Zein da 'liztaixe' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2023ko ira. 22a, 09:00

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'itxuli' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'liztaixe' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Liztaixe hitza gauzak biltzeko erabiltzen den hari sendoari esaten zaio Azkoitian. Adibidez, honela esan ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Korreosko paketik liztaixekin lotzeie".
  • Euskara batuan: "Correoseko paketeak hari sendoarekin lotzen dira".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide