Unai Andueza da aldundiaren Ekonomia Sustapeneko zuzendari berria

Ane Olaizola 2023ko ira. 20a, 11:33
Unai Andueza (Linkedin)

2020tik Gipuzkoako Foru Aldundiko Proiektu Estrategiko zuzendari lanetan aritu da Andueza, eta agintaldi berrian, Eider Mendoza ahaldun nagusiak aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendari izendatu du.

Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendari izendatu berri du Unai Andueza. 2020tik orain arte, aldundiko Proiektu Estrategiko zuzendari lanetan aritu da azkoitiarra, eta haren zeregina izan da, besteak beste, Etorkizuna Eraikiz programaren proiektu estrategikoak kudeatzea. Ingeniari Industriala eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan masterra du Anduezak.

Azken udal hauteskundeetan, bestalde, Azkoitiko EAJren hautagaietako bat izan zen Andueza.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide