Bertso bazkariarekin eta mezarekin ospatuko dituzte sanagustinak Aizpurutxon

Aitziber Arzallus 2023ko abu. 24a, 17:52
Iazko bertso bazkaria, Itziar jatetxean. (Nerea Uranga)

Bertso bazkaria igandean egingo dute Itziar jatetxean; meza, berriz, astelehenean izango da, San Agustin egunez, 11:00etan hasita.

Datoren astelehenean, hilak 28, San Agustin eguna izango da, eta egun hori ospatze aldera, urtero bezala, meza egingo dute Aizpurutxoko San Agustin elizan. 11:00etan hasita izango da meza.

Aurrez, igandean, bertso bazkaria izango da Itziar jatetxean, baina dagoeneko salduta daude bazkarirako txartel guztiak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide