Gazte Asanbladak berriz zozkatu du Zubeldiaren kamiseta

Aitziber Arzallus 2023ko abu. 23a, 12:52
Gazte Asanbladak andremarietan Goikolosan jarritako karpa.

231 zenbakidun txartelaren jabearentzat izango da Realeko jokalariaren kamiseta.

Andremari jaien bueltan hainbat zozketatarako txartelak saldu zitue Gazte Asanbladak. Festak bukatu eta gero zenbaki saridunak jakinarazi zituen eta haien jabeak azaltzeko zain egon da hainbat egunez. Igor Zubeldia Realeko jokalari azkoitiarraren kamisetaren jaberik ez da azaldu ordea, eta zozketa berriz egin du Gazte Asanbladak. Zenbaki saritua 231 da; beraz, zenbaki hori duena jar dadila lehenbailehen Gazte Asanbladako kideekin harremanetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide