Arazo teknikoak direla eta, suzko zezenik ez da izango gaur iluntzean

Aitziber Arzallus 2023ko abu. 17a, 19:17

Berez, 23:00etarako zegoen iragarrita suzko zezena, Balda plazan, baina udalak Maxixatzenik jakinarazi berri dionez, bertan behera uzteko erabakia hartu behar izan dute.

Gaur iluntzean suzko zezena ateratzekoak ziren Balda plazan, baina arazo teknikoak direla medio, ekintza bertan behera uzteko erabakia hartu behar izan dute. Horrenbestez, aurtengo andremarietan ez da suzko zezenik izango.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide