Zozketa

Zozkatu ditu Maxixatzenek IrriSarri Land parkerako sarrerak

Erredakzioa 2023ko uzt. 14a, 13:39

Udane Juaristi da zozketaren irabazlea eta Baxi Natura Plus sarrera bikoitza eskuratu du.

IrriSarri Land parkerako bi sarrera zozkatu ditu Maxixatzenek bere bazkideen artean, eta Udane Juaristi izan da zorteduna. Zozketaren irabazleak Baxi Natura Plus sarrera bikoitza eskuratu du. Sarrera horiekin gozatzeko hamaika aukera izango du irabazleak: Paisaia, Abentura, Zentzumenen ibilbidea, Mitologikoa, Natura, eta Baxiren bila oinezko ibilbideak; jolastoki barruan dauden bola igerilekua, ohe elastikoa edota kart zirkuitua; eta disk golf-a eta uraren jokoak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide