Maxixatzenen zozketak

Zozkatu ditu Maxixatzenek San Telmo Museorako sarrerak

Erredakzioa 2023ko uzt. 6a, 16:49
Bizikleten erakusketa da zabalik dagoenetako bat.

Sarreren irabazleek urriaren 15a baino lehen bisitatu beharko dute San Telmo museoa. Gaur egun hiru erakusketa daude ikusgai San Telmo Museoan: Museo Sorollak eta Museo Sorolla Fundazioak eskainitako Sorolla. Margotzeko bidaiatu izeneko zenbait erakusketa, Bizikletak. 150 urte. izeneko erakusketa, eta Clima ideal. Udako kartelak izeneko erakusketa.

Zozkatu ditu Maxixatzenek San Telmo Museoa ezagutzeko bi sarrerak bikoitzak. Mila Azpitartek eta Lore Elortzak irabazi dituzte sarrerak; bakoitzak museorako bina sarrera eskuratuko ditu. Sarrera horiek urriaren 15era bitartean erabili ahal izango dituzte.

Gaur egun hiru erakusketa daude ikusgai San Telmo Museoan:

  • Margotzeko bidaiatu. Sorolla Donostian (Urriaren 15era arte)
    • Joaquin Sorolla Donostiara dator berriro, hil zeneko mendeurrena gogoratzeko antolatutako ekintzen barruan. Valentziako margolari handiaren artelanak egin ziren lekuetan erakusteko, Museo Sorollak eta Museo Sorolla Fundazioak Sorolla. Margotzeko bidaiatu izeneko zenbait erakusketa programatu dituzte. Donostiakoa, San Telmo Museoarekin elkarlanean antolatu dena, proiektu honetako lehena da. Erakusketaren helburua da obrak sortu ziren leku berean ikusi ahal izatea museoaren funtsekin batera. 27 kolore-ohartxo eta 10 mihise biltzen ditu, bai eta garaiko dokumentu eta argazki sorta bat ere.
  • Bizikletak. 150 urte erakusketa (Abuztuaren 6ra arte)
    • Tourra Euskal Herrian hastearekin bat eginez, Bizikletak. 150 urte erakusketak Amador Tolosaren bildumako 80 bat bizikleten aukeraketa bat erakusten du. Pieza historikoak dira, eta haien bilakaera, Euskal Herrian sortutako markak, eta erabilera eta lanbide desberdinetara bideratutako bizikletak ikusteko aukera ematen digu erakusketak; baita, kirol-arloan, zenbait gertaera gogoangarritako protagonista izan diren piezak ere.
  • Clima ideal. Udako kartelak erakusketa (Urriaren 15era arte)
    • Clima ideal. Udako kartelak erakusketak 1880ko eta 1960ko hamarkaden artean sortutako 250 bat kartel, eskuorri eta egitarauen aukeraketa bat aurkezten du. Urte horietan ilustrazio grafikoak Donostia eta, hedaduraz, Gipuzkoa helmuga turistiko gisa iragartzeko hartu zuen protagonismoa erakusten du. Mikel Lertxundi Galianak egin ditu komisario lanak eta San Telmo Museoan bisitatu ahal izango da uztailaren 1etik urriaren 15era. Erakusketaren bitartez, kartelak komunikaziorako lortu zuen eraginkortasunaz jabetuko gara, erakarpen-ahalmen handiagatik, eta artearen eta mezuaren artean sortu zen aparteko sinbiosiari esker. Uztarketa horren emaitza kartel moderno eta abangoardisten ekoizpena izan zen, eta publizitateko amu bikain bihurtu ziren. Hainbat diziplinatako 90 artista inguru bildu ditugu erakusketa honetan; haiei zor diegu gaur egun ondare honetaz gozatzeko aukera izatea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide