Txapelak banatuta bukatu da Pilotari Eguna

Mailo Oiarzabal 2023ko eka. 10a, 21:25

Jokin Aranbarri eta Julen Aranburu gizonen binakakoan, Maria eta Haizea emakumeen binakakoan, eta bi final jokatu eta irabazi dituen Jokin Aranbarri bi eta erdikoan, nagusitu dira arratsaldean Kontzejupean jokatutako finaletan.

Hasi bezala bukatu dira Txulue elkarteak Pilotari Egunerako antolatutako ekitaldiak, Kontzejupean. Eguerdiko omenaldia eta pilota partiden ondoren, herri bazkariaz gozatu dute herritar ugarik Berdura Plazan. Eta eguna borobiltzeko, urdinez eta gorriz jantzi da berriro Kontzejupea, Pilotari Eguneko txapelketa herrikoiaren hiru finalak jokatzeko.

Gizonen binakako finala izan da lehendabizikoa, eta Jokin Aranbarrik eta Julen Aranburuk jantzi dituzte txapelak, finalean Ugaitz eta Torria menderatu ondoren. Emakumeen binakako txapelketaren finala etorri da segidan, eta Mariak eta Haizeak osatutako bikotearentzat izan da garaipena, Mariaren eta Oihanaren aurrean. Azken finala, aurtengo txapelketaren berrikuntza izan den bi eta erdikoa izan da, eta bertan, Jokin Aranbarrik bere bigarren txapela jantzi du, Iraitzi irabazita.

Sariak banatuta, eta egitarauz kanpoko jai giroko gaua aurretik dela, datorren urtera arte agurtu da Pilotari Eguna.

(Argazkiak: Txulue eta Mailo Oiarzabal)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide