Zabalik da Xabier Munibe ikastolako ikasleen eskulan erakusketa Etxebeltzen

Ane Olaizola 2023ko eka. 10a, 08:26

Ikasleek ikasturtean zehar egindako lanak jarri dituzte jendaurrean Etxebeltzen. Gaur, bihar eta astelehenean izango da erakusketa zabalik. 

Xabier Munibe ikastolako ikasleek ikasturtean zehar egin dituzten eskulanekin erakusketa zabaldu dute beste urte batez Etxebeltzen. Askotariko lanak ikus ditzakete hara bertaratzen direnek gaur, bihar eta astelehenean. Asteburuan 12:00etatik 14:00etara ikusi ahal izango da, eta astelehenean, 18:00etatik 20:00etara. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide