Festa giroan agurtu du ikasturtea Bizkargik

Mailo Oiarzabal 2023ko eka. 10a, 08:59

Azkoitiko musika eta dantza eskolako ikasleek eta irakasleek ikasturte amaierako jaialdia egin zuten atzo arratsaldean ikus-entzulez nete zen Baztartxo antzokian.

2022-2023 ikasturte amaierako jaialdia egin zuen atzo arratsaldean Bizkargi musika eta dantza eskolak. Adin eta maila guztietako ikasleak igo ziren Baztartxoko oholtzara, irakasleek lagunduta, eta azken hilabeteetan ikasitakoak erakutsi zizkieten antzokia bete zuten ikus-entzuleei.

Bero egiten zuen antzokian, eta bero hartu zituzten Baztartxon elkartutakoek ikasleen emanaldiak, saioak txaloekin lagunduz eta bakoitzaren bukaeran txalo gehiagorekin eskertuz. Horrela, festa giroan egin zuten jaialdia.

Guztira, 11 emanaldirekin osatu zuten jaialdia Bizkargikoek, askotariko doinuak, instrumentuak, ahotsak eta dantzak uztartuta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide