EAJk posta bidez botoa emateko laguntza zerbitzua eskainiko du

Andoni Elduaien 2023ko eka. 9a, 09:05
Azkoitiko batzokia.

EAJk ekainaren 13tik uztailaren 13ra bitartean eskainiko du zalantzak argitzeko zerbitzua. Astearteetan eta ostegunetan zabalduko dute batzokia horretarako, goizez.

Uztailaren 23rako daude deituta Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak, eta Azkoitiko EAJk posta bidez botoa emateko zerbitzua eskainiko du batzokian. Hain zuzen, gaixotasunagatik, oporrengatik edota bestelako edozein arrazoi tarteko, hauteskunde-mahaira botoa ematera joan ezin dutenek dute aurrez posta bidez botoa emateko aukera.

EAJk ekainaren 13tik uztailaren 13ra bitartean eskainiko du zalantzak argitzeko zerbitzua. Posta bidezko botoaren inguruko zalantzak uxatzeko eta laguntza emateko aukera izango da batzokian astearteetan eta ostegunetan, 10:30etik 12:00etara. Telefono zenbaki bat ere ahalbidetu dute laguntza eskatzeko: 686 26 05 86.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide