Takadaz takada, gainean da Pilotari Eguna

Urtzi Oteiza - Ane Olaizola 2023ko eka. 8a, 15:00

Txulue elkarteak antolatuta, zapatuan Pilotari Eguna ospatuko dute zazpigarrenez Azkoitian, eta pilotazaleen epizentro bihurtuko da Kontzejupea. Azken asteetan ere giro berezia nabari da udaletxe azpiko frontoi horretan, Pilotari Eguneko pilota txapelketa herrikoiak jokatzen ari baitira han, eta astez aste herritar ugari erakartzen ditu lehiak. Pilotari Egunaren atarian, pilota txapelketetako finalerdiak ari dira jokatzen egunotan, eta han parte hartzen ari diren pilotariekin zein ikusleekin hitz egin du Erlo Telebistak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide