Eduki babestua

IZPI optika audio, azkoitiarren ikusmena eta entzumena zaintzen 25 urtez

Erredakzioa 2023ko eka. 9a, 20:00

25 urte bete ditu Julio Urkixo etorbideko 8. zenbakian kokatuta dagoen optika eta audio zentroak. Urteurrena ospatzeko, eta bereziki azkoitiarrei eskerrak emateko, zozketa berezia antolatu du IZPI optikak.

1998 urtean zabaldu zuen Aloña Larrañagak Azkoitiko IZPI optika zentroa. 25 urte igaro dira, eta lantaldea handitu du: Amaia Uranga —aholkularitza eta optika laguntzailea—, Gentzane Garcia (optometria eta terapia bisuala) eta Aloña Larrañaga —optiko optometrista eta audiologia— . "Dagoeneko 25 urte! Asko dira, baina era berean, azkar igaro dira. Duela 25 urteko ilusio eta gogo berberarekin jarraitzen dugu lanean azkoitiarren entzumena eta ikusmena zaintzeko", azaldu du Aloñak.

Zerbitzuak eta lana egiteko modua ere asko aldatu dira urte horietan: "Urteak aurrera egin ahala, teknologia eta teknikak asko aldatu dira, eta IZPIn horietako asko erabiltzen ditugu ikusmeneko eta entzumeneko arazoak saihesteko asmoz. Gainera, gure ezagutza ere handitzen joan gara, eta beraz, prestatuta gaude azkoitiarrek dituzten arazoei eta beharrei aurre egiteko", esan du Aloñak.

                          

Modu horretan, gaur egun eskaintzen dituzten zerbitzuak honako hauek dira:

- Optometria

- Audiologia

- Terapia bisuala

- Ukipen-lenteak

- Ikusmen murriztua

Zerbitzu horiez gain, aukera zabala du IZPIk betaurrekoetan, azken joerako marka eta estilo guztiak ditu, teknologia aurreratuko audifonoak, laguntza, eta pertsona bakoitzaren premien arabera aholkularitza ematen du.

Zozketak

25. urteurreneko ospakizunetan sartu da, beraz, IZPI optika, eta urteurrena ospatzeko eta bezeroen leialtasuna saritzeko, zozketa bereziak prestatu ditu. Erosketak egiten dituzten bezero guztiek izango dute zozketetan parte hartzeko aukera, eta irabazleak Bailara jatetxean afaria eta Iriarte jauregian gau baterako egonaldia irabaziko ditu bi lagunentzako. Bigarren sarituak, aldiz, Ray Ban markako eguzkitako betaurrekoak eskuratuko ditu. Zozketak uztailaren 30ean egingo ditu IZPIk.

                     

"Azkoitiak asko eman digu, eta eskerrak ematea besterik ez zaigu gelditzen. Baina esker hitz horiei gehitzeko zozketa egitea egokia izan daitekeela uste dugu. Azkoitiarrak bertan parte hartzera animatu nahi ditugu", amaitu du.

Julio Urkijo Hiribidea 8  

943-85 25 11 | 688 72 94 70

info@izpioptika.com

www.izpioptika.com

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide