Maxixatzenen zozketak

Zozkatu du Maxixatzenek EHZ jaialdirako sarrera bikoitza

Erredakzioa 2023ko eka. 8a, 08:51

Ekainaren 30etik uztailaren 2ra egingo da aurtengo Euskal Herria Zuzenean Festibala, eta Maxixatzenek jaialdirako sarrera bikoitz bat zozkatu du bazkideen artean.

Aurtengo Euskal Herria Zuzenean festibala ekainaren 30ean hasiko da Irisarrin (Nafarroa Beherea). Hiru egunetako jaialdian, besteak beste, Willis Drummond, Gatibu, Liher, Arima, Afrika Bibang, Belako, Aho Zakil Konekxion, Vapa, Kuma No Motor, aKts, Muare, Kristonak, Kolinga, Ada Oda, Mandarine, Soulfly, Madmadmad, Habia eta Mice taldeen kontzertuak izango dira.

Jaialdiak irauten duen hiru egunetarako sarrera bikoitz bat zozkatu du Maxixatzenek bere bazkideen artean. Zozketa egin ondoren, Josu Plazaola izan da irabazlea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide