Gomazko palistak, Herriarteko Txapelketatik kanpo

Andoni Elduaien 2023ko eka. 8a, 11:14
Iker Epelde gomazko palista azkoitiarra. (GEPF)

Joanekoan ez bezala, atzo Donostian jokatutako itzulerakoan hiru partidak galdu zituzten herriko gomazko palistek. Iazko txapeldunak, beraz, agur esan dio Herriarteko Txapelketari. Donostiak eta Astigarragak jokatuko dute finalerako sailkapena finalerdietan.

Azkoitia Gipuzkoako Herriarteko Txapelketatik kanpo gelditu da gomazko paletan. Oteiza pilota elkarteko gomazko palistek atzo, asteazkena, jokatu zuten txapelketaren final laurdenetako itzulerako partida, Donostiako Loiola auzoko pilotalekuan. Azkoitiarrek hiru eta huts galdu zuten.

Kantxa osoan buruz buru jokatutako lehian 20-13 galdu zuen Iker Epeldek; binakako partidan, 20-9 menderatu zituzten donostiarrek Markos Azpiroz eta Igor Larrañaga, eta zazpi koadroren barruko partidan 20-7 galdu zuen Oier Beitiak. Horrenbestez, azken urteetako Herriarteko Txapelketaren gomazko paletako txapeldunak agur esan dio txapelketari. Donostiak eta Astigarragak jokatuko dute finalerdia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide