Jenny Caleroren ikasleek dantza ikuskizuna eskainiko dute bihar, Baztartxon

Andoni Elduaien 2023ko eka. 9a, 11:02
Urtarrilean Baztartxon eskaini zuten ikuskizuneko irudia. (Ane Olaizola)

19:00etan hasiko da ikuskizuna Baztartxo antzokian, eta era askotako dantzak eskainiko dituzte 6 eta 70 urte bitarteko dantza ikasleek. Dantza akademiak jakinarazi duenez, sarrerak aurrez eskatu behar dira.

Bihar, larunbata, dantza ikuskizuna eskainiko dute Jenny Calero dantzari azkoitiarraren Born to dance dantza akademiako ikasleek, Baztartxo antzokian. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta guztira, 6 eta 70 urte bitarteko  150 bat lagunek parte hartuko dute ikuskizunean.

Ohi bezala, askotariko dantzak eskainiko dituzte jendaurrean, hala nola areto dantzak eta musikal, funky nahiz performance erako dantzak. Halaber, Calerok eta Cristian Cabanillasek, Caleroren Bartzelonako dantza bikote berriak, ere parte hartuko dute etziko emanaldian; izan ere, kirol dantza latindarrak eskainiko dituzte biek.

Emanaldia bertatik bertara ikusi nahi dutenek 943-04 49 70 telefono zenbakira deitua eros ditzakete sarrerak, 3 euroren truke. Nabarmendu dute emanaldiaren egunean ez dutela Baztartxo antzokiko leihatila zabalduko. Antzokiko sarrerak 18:40ean zabalduko dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide