Sistiaga Errekako bidea zabalik, errepidea egonkortuta

Nerea Uranga 2023ko eka. 7a, 16:08
Sistiaga Erreka eta Kukuherri arteko errepidea konponduta. (Azpeitiko Udala)

Sistiaga Errekako bidean hondoratutako magala egonkortu du Azpeitiko Udalak, eta bidea irekita dago oinezkoentzat eta ibilgailuentzat.

Sistiaga Erreka eta Kukuherri arteko errepidean luizi bat izan zen, eta hainbat hilabetez itxita egon da ibilgailuentzat. Bide zatia egonkortzeko eta konpontzeko lanak egin ditu Azpeitiko Udalak, eta dagoeneko zabalik dago oinezkoentzat zein ibilgailuentzat.

Puskatutako magala egonkortzeko eta bidea konpontzeko lanak Altuna y Uria enpresak egin ditu, eta 344.004 euroko inbertsioa egin du udalak. Erakundeak adierazi duenez, konponketa lanak egin aurretik, "azterketa sakonak" egin eta "alternatiba desberdinak" aztertu dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide