'Xabier Munibe ikastolaren historia txikia hara!' ikuskizuna bideoan ikusi ahal izango da igandean, Baztartxon

Andoni Elduaien 2023ko eka. 9a, 08:52
Baztartxo antzokian izango da emanaldia. (Artxiboa)

Xabier Munibe Ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko, argi, musika eta dantza ikuskizuna eskaini zuen ikastolak maiatzaren 20an, Gurea pilotalekuan. Ikuskizuna bideoz jaso zuten, eta etzi, igandea, herritarrek bideo hori ikusteko aukera izango dute Baztartxon.

Xabier Munibe Ikastolak 50. urteurrena ospatzeko maiatzaren 20an Gurea pilotalekuan egin zuen jaialdiaren bideoa aurkeztuko du etzi, igandea, Baztartxo antzokian. 17:00etan hasiko da saioa, eta herritar orok izango du ikus-entzunezkoaren emanaldia bertatik bertara jarraitzeko aukera.

Argi, musika eta dantza festa handia eskaini zuen ikastolak egun hartan. Ikastolaren sorreraz eta haren historiaz aritu ziren hastapenetan; ikastolako zanpantzarrek, trikitilariek, txistulariek eta dantzariek parte hartu zuten gero ekitaldian, eta abestiak, koreografiak, danbor hotsak eta bestelako hamaika pasarte ikusgarri eskaini zituzten urteurrena borobiltzeko. Etzi, emanaldi hark eman zuena erakutsiko dute Baztartxoko pantaila erraldoian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide