Uhin fanzinearen bosgarren zenbakia aurkeztuko dute zapatuan Matadeixen

Andoni Elduaien 2023ko eka. 8a, 09:11
Matadeiko areto nagusian izango dira aurkezpena eta kontzertuak. (Ainhoa Beristain)

19:30ean hasiko da ekitaldia Matadeixen, eta hura jarraitu nahi dutenek 7 euro ordaindu beharko dute sarrera. Uhin fanzinearen bosgarren zenbakia aurkeztuko dute aurrena, eta ondoren, zuzeneko musika emanaldiak izango dira.

Etzi, zapatua, Uhin musika elektroniko, esperimental eta arte nahiz kultura garaikideari buruzko fanzine auto-kudeatua aurkeztuko dute Matadeixen. 19:30ean hasiko da ekitaldia aurkezpenarekin, eta segidan, zuzeneko musika emanaldiak izango dira areto nagusian.

Aurkezpenari ekiteko, Uhin fanzinearen bosgarren zenbakiari buruzko sarrera bat egingo dute, eta segidan, Tzesne musikariari elkarrizketa egingo diote. Hori amaitu orduko, hitzaldia eta eztabaida izango dira aretoan. Afalostean, Wild, Triames eta Fliessgewässer taldeen emanaldiak izango dira Matadeiko oholtzan.

Ekitaldia zuzenean jarraitu nahi dutenek 7 euro ordaindu beharko dute sarrera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide