Maxixatzenen zozketak

Saioa Arrizabalaga da Azkoitiko kaleei buruzko galdera-erantzunen jokoaren irabazlea

Urolako Komunikazio Taldea 2023ko eka. 5a, 16:41
Saioa Arrizabalagak jaso du Errigoraren saskia.

Azkoitiko kaleak ezagutzen al dituzu? lehiaketaren barruan, herritarrek hamabi galdera erantzun behar izan zituzten, eta erakutsitako argazkia kale baten izenarekin lotu. Asmatzaile guztien arteko zozketaren ondoren, jokoak badu irabazlea.

Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) Azkoitiko kaleei lotutako lehiaketa berezia izan zuen martxan maiatzaren 25etik 31ra bitartean. Azkoitiko kaleak ezagutzen al dituzu? lehiaketaren barruan, herritarrek hamabi galdera erantzun behar izan zituzten, eta erakutsitako argazkia kale baten izenarekin lotu.

Asko izan dira hamabi erantzun zuzenak eman dituzten erabiltzaileak, eta horien guztien artean zozketa egin eta gero, Saioa Arrizabalagak irabazi du Errigorako produktuez osatutako saskia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide