Lur gaineko sokatirak hartu du gaur Trenbidearen Zumardiko belardia

Nerea Uranga 2023ko eka. 3a, 20:04
Euskal Herriko Lur Gaineko Sokatira Txapelketako jardunaldia jokatzen, Trenbidearen Zumardian. (Azkoitiko Udala)

Euskal Herriko Lur Gaineko Sokatira Txapelketaren bi jardunaldi jokatu dituzte gaur arratsaldean Azkoitian; emakume sokatiralariek aurrenekoa eta gizonek bigarrena.

Euskal Herriko Lur Gaineko Sokatira Txapelketa lehenengo eta bigarrengo jardunaldiak jokatu dituzte gaur arratsaldean, Trenbidearen Zumardiko belardian. Gizonek zein emakumeek jardunaldi bana jokatu dute. Emakumeetan 540 kilokoan txapelketako lehen jardunaldia jokatu dute Akelarre, Gaztedi A, Gaztedi B eta Goiherri taldeek. Gizonetan, berriz, 640 kilokoen txapelketako bigarren jardunaldia jokatu dute gaur Azkoitian Akelarre, Gaztedi A, Gaztedi B, Goiherri eta Mutriku taldeek. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide