Domusa Teknik tenis txapelketaren finalak jokatuko dituzte bihar Txerloian

Andoni Elduaien 2023ko eka. 2a, 16:07
Txerloiako tenis pistak. (Udala)

10:00etan hasita, bi partida ikusteko aukera izango da han. Batetik, urrezko kategoriako finala jokatuko dute, eta bestetik, zilarrezko mailakoa.

Bihar, larunbata, jokatuko dituzte Azkoitiko Txerloia tenis klubak antolatzen duen Domusa Teknik tenis txapelketa irekiaren finalak, Txerloiko tenis pistetan. 10:00etan hasita, bi partida ikusteko aukera izango da han.

Batetik, urrezko mailako finala jokatuko dute, eta bestetik, zilarrezkoa. Urrezko kategorian, Jon Orbegozo eta Mikel Landa azpeitiarrek jokatuko dute finala, eta zilarrezko kategorian, Manex Rezabal eta Gorka Larrañaga azkoitiarrak arituko dira nor baino nor gehiago.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide