Herriarteko Txapelketaren gomazko paletako itzulerako partidak, atzeratuta

Andoni Elduaien 2023ko eka. 2a, 13:11
Aitor Juaristi gomazko palista, Gurean. (Andoni Elduaien)

Donostiako palista baten arrazoi pertsonalak tarteko atzeratu dute final laurdenetako itzulerakoa datorren astera. Oraindik ez dute zehaztu noiz jokatuko dituzten partidak.

Gomazko palistak gaur, ostirala, ziren jokatzekoa Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren itzulerakoa Donostiako Loiola auzoan (21:30), baina Donostiako palista baten arrazoi pertsonalak tarteko, lehia datorren astera atzeratzea erabaki dute. Oraindik erabakitzeko dute kanporaketaren itzulera zein egunetan eta ordutan jokatuko duten.

Gomazko palistek 1 eta 2 galdu zuten joan den asteburuan Gurea pilotalekuan. Buruz buruko partidan 20-12 irabazi zuen Iker Epeldek, binaka 14-20 galdu zuten Oier Beitiak eta Oier Epeldek, eta zazpi koadroren barruan 5-20 galdu zuen Markos Azpirozek. Tantoen aldea ere aurka dute gaur-gaurkoz: 39 tanto dituzte alde azkoitiarrek eta 52 donostiarrek. Datozen egunetan jakinaraziko dute demaren hitzordu berria.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide