Aizkibel kalean pasabidetako bat jarrita, zabalik da errepidea

Ane Olaizola 2023ko eka. 2a, 11:59
Aizkibel kaleko pasabidetako bat. (Ane Olaizola)

Aizkibel kalean eraikitzen ari diren igogailuaren ondoan pasabidetako bat jarri dute gaur, eta horren eraginez, ordu eta erdiz etenda egon da zirkulazioa.

Aizkibel kalean eraikitzen ari diren igogailuaren ondoan pasabide bat jarri dute gaur, ostirala, goizean, eta dagoeneko irekita dago errepidea ibilgailuentzat. Langileak zirkulazioa bideratzen ari da, baina ibilgailuek normaltasunez sar dezakete Floreaga auzora, baita handik atera ere

Floreagako irisgarritasuna hobetzeko asmoz Aizkibel kalean eraikitzen ari diren igogailuaren lanen eraginez, 09:15ean moztu dute errepidea, eta 10:45erako zabalik zegoen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide