Eskubaloiko Gipuzkoako emakume entrenatzaile onenaren saria jasotzeko izendatu dute Nagore Silvan

Andoni Elduaien 2023ko eka. 2a, 09:54
Nagore Silvan, ezkerrean, zuriz. (Urola)

Urola eskubaloi klubeko emakumeen lehen taldeko entrenatzailea da Silvan. Azkoitiarra herriko hainbat gaztetxo entrenatutakoa da Munoaundi eskubaloi taldearen hastapenetan, eta egun, hamar bat azkoitiarrek jokatzen dute Urolaren taldean.

Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak Nagore Silvan azkoitiarra izendatu du denboraldiko emakume entrenatzaile onenari saria jasotzeko. Egun, Urola eskubaloi klubeko emakumeen lehen taldeko entrenatzailea da Silvan. Azkoitiarra herriko hainbat gaztetxo entrenatutakoa da Munoaundi eskubaloi taldearen hastapenetan, eta egun, hamar bat azkoitiarrek jokatzen dute Urola taldean.

Ana Mari Kreye du izena emakume entrenatzaile onenari emango dioten sariak. Kreye eskubaloiaren aitzindarietako bat izan zen Gipuzkoan. 1929an jaio zen, Errenterian (Gipuzkoa). Gorputz Hezkuntzako irakaslea izan zen Donostiako San Bartolome ikastetxean, eta eskubaloi taldeak sortu zituen. Kreyek 52 urterekin jokatu zuen eskubaloiko bere azken partida.

Saria jasotzeko beste hiru izendatuak dira Arrasateko Ane Herrero, Ordiziako Marina Etxeberria eta Munttarpeko Nagore Tolosa. Gipuzkoako klubek botoa emateko fase batean parte hartuko dute, eta hala hautatuko dute emakume entrenatzaile onena.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide