2023/06/17 08:30 - 11:35

Lasterketa

V. Goilurrak Rallya

V. Goilurrak Rallya
Elosuko eta Aittolako errepideetan, Azkoitia

Bergara eta Azkoitia arteko bidean egingo dute rallyaren zatietako bat (15,03 kilometro). Gorlako gaina egin eta Elosutik igaroz Azkoitiraino jaitsiko dira parte hartzaileak. 08:30ean egingo dute bide hori lehen aldiz, eta 11:35ean hasita bigarrenez. Elosuko errepidea itxita egongo da 07:30etik 13:30era.

Zestoako Endoia, Itziar eta Azkoitiko Madariaga auzoko Otarre jatetxearen artekoa izango da lehiakideen beste zatia (14,58 kilometro). 09:15ean abiatuko da lehen autoa lehen txandan, eta 12:20ean bigarren txandan. Errepidea moztuta egongo da 07:50etik 14:30era.

Bi zati horiek lehen aldiz egindakoan, Azkoitiko plaza nagusian bilduko dira auto guztiak 09:45ean, berriro bi zatiak egin ahal izateko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide